Lehen hitzordua bihar asteazkenez izango da, 16:00etan, gizarte alorreko elkarteekin hain zuzen ere. Bihar Gurutze Gorria, Caritas eta Nagusilan Elkarteekin bilduko da. Datorren astean hezkuntzaren alorreko ordezkariekin ere egngo da, eta gero alor ekonomikoaren ordezkariekin arituko dira.
Dena dela, ostalaritzaren egoera zein den ikusita, eta herrian duen pisua, egoera arindu nahian lanean dabiltzala esplikatu digu. Anartean, Hondarribian, kultur agenda bere horretan mantentzen du Udalak, behar neurriekin, eta ahal dena posible.