Dirulaguntzak bideratu arren, zergak ordaindu beharraz kexu dira ostalariak

Antxeta Irratia 2020ko aza. 10a, 00:00

Joan den larunbatean Irungo ostalariek egindako mobilizazio jendetsuaren ohiartzunak hor dira oraindik. Irunen dauden 300ndik gora ostatu-jatetxeek ez dakite noiz ahalko duten lanera itzuli, eta ezjakintasun horretan, Eusko Jaurlaritzak ostalaritza laguntzeko dirulaguntza-lerro bat iragarri du, aste honetan argituko duena. Baina Irungo ostalariak kexu dira, Eusko Jaurlaritza zein Irungo Udalaren kasuan ere, lan egin ezinik inpostuak berdin ordaintzera behartzen dietelako momentuz. Eta jasan beharreko galerak aurreikusita, laguntza babesik gabe itxiarazi dietelako.

Ostalariek argi dute, bapatean itxi behar izatearekin, ez direla ostalariak soilik hunkituak, eteten den katea, luzea delako. Eta ez bakarrik ostatu txikietan. Goi mailako jatetxeetara ere hedatzen baita egoera beretsua. Hala esplikatu digu Gorka Cepeda, Hondarribiko Arroka Berri jatetxeko sukaldariak. Egoera honen aurrean, eta behar laguntza ekonomikorik gabe, eskualdeko ostatuen %25ak. Bestalde, ostalaritzaren atzetik dauden produktuen ekoizleak, okinak, kafe salmenta enpresak etabar... luze bat dago hunkitua. Eta zer esanik ez, edari banatzaile enpresetan. Azken egunetan ostalarien sustenguz abiatutako kanpainak anitzak izan dira eskualdean. Kirola dohainik egiteko aukera ematen dieten gimnasio pribatuak, take away edo janaria etxera eramateko zerbitzua aktibatu duten ostalariak laguntzeko prest agertu diren errotulazio eta packaging enpresak, edota laguntza ekonomikoa biltzeko deia luzatu duten herritarrak ere.