Herriko Etxe aitzinean elgarretaratzera deitu dute biharko, gobernuaren gehiegikeriak salatzeko

Antxeta Irratia 2020ko aza. 6a, 00:00

Tom Dubois hendaiako ator horien militantea 500 euroko isuna eta bete beharko ez duen hilabeteko kartzela zigorrarekin kondenatu du atzo Baionako auzitegiak konfinamendua indarrean dela, illegalki manifestaldi bat antolatzeagatik. Gainera 135 euro gehigarri ordaindu beharko ditu, joan den ostiralean eta larunbatean, Kasino Zaharrean antolatutako elgarretaratzeetan kalean egoteko derrogazio atestaziorik ez ukaiteagatik.

Tom Dubois-k berak aipatu digu nola joan den astea, elgarretaratzearen ondorioz. Hau horrela, Hendaiako eragileek jakinarazi dute, joan den asteburuko mobilizazioei segida emango dietela berdin. Bihar arratsaldeko 16:00etan, Herriko Etxe aitzinean elgarretaratzera deitu dute, frantses gobernuak ezarritako neurriak, gehiegizkoak direla, herritarrak infantilizatzen dituztela, eta askatasun indibidualen kontrakoak direla aldarrikatzeko.