Momentuz, etxeratze agindua gaueko 22:00etara aurreratuko da Irun eta Hondarribian, bihartik aurrera, merkataritza gaueko 21:00etan itxi beharko du, farmazia eta gasolindegiak izan ezik.
Kultur jarduerak ere iluntzeko 21:00etarako bukatu beharko dute, eta kultu jarduera edo elizkizunetan aforoa %35era mugatu dute.
Era berean, taldeko kirol jarduerak eten egingo dira, lehiaketa profesional eta erdi-profesionalak izan ezik, eta debekatu egin dute kirol ekitaldietara joatea. Honek eragin zuzena da, Bidasoaren Artalekuko partidetan, adibidez, orain arte 600 lagun onartzen zirela.
Era berean, gaueko 22:30etan garraio publikoa geldituko da, taxiak izan ezik.
Baina neurririk zorrotzena, ostalaritza eta jatetxe establezimenduen itxiera da, baita joko eta apustu establezimenduena ere. Zuzenean kaltetutako sektoreei laguntza lerro berriak landuko ditu euskal gobernuak, bereziki ostalaritza, merkataritza eta turismoari lotutakoak.
Halere, oso sektore hunkitua da, eta Irunen dauden 300 bat ostatu-jatetxeetatik %25ak betirako ixteko zorian aurkitzen da une hontan, bigarren itxialdi honi aurregiteko gaitasunik gabe.
Eneko Mitxelena, Don Jabugo ostatuko jabea eta SOS Ostalaritzako bozeramalea Irunen, argi utzi digu gaur, ostatuak itxi behar direla onartzen dutela, baina laguntza ekonomikorik gabe nekez segitu ahalko dutela aurrera.