Konfinamenduaren aurkako mobilizazioak Hendaian

Antxeta Irratia 2020ko aza. 5a, 00:00

Heldu den larunbatean, arratsaldeko 16:00etan, Herriko Etxe aitzinean elgarretaratzera deitu dute, frantses gobernuak ezarritako neurriak, gehiegizkoak direla, herritarrak infantilizatzen dituztela, eta askatasun indibidualen kontrakoak direla aldarrikatzeko.

Ez dira kikildu beraz, jakinik, joan den ostirala eta larunbateanb, Hondartzako Kasino Zaharrean 50 lagun bildu ondotik, atzo Tom Dubois ator horien Hendaiako mugimenduko kidea Donibane Lohitzuneko komisaldegira deklaratzera deitua izan zela.

Baionako prokuradoreak baieztatu duenez, krisi sanitarioaren larrialdi egoeraren aurrean, konfinamenduaren aginduaren kontrako arauhaustea leporatzen diote.

Mobilizazio horietan egon ginen, eta bertan bildutako gazteek hauxe aipatu ziguten. 

Erlazionatuak

Konfinamenduaren aurkako mobilizazioak Hendaian

Antxeta Irratia 2020 aza 05 Behe Bidasoa