Horiek hala, 45 urtez konfinaturik, belaunaldiz-belaunaldi basamortuan konfinaturik bizirauten duen herri saharuia laguntzeko deia luzatu dute Bidasoaldean. Fronte Polisarioak saharar Màrtir Charef ospitalarentzako materiala eskatu baitu pandemia helduko zaienerako ere: maskarilak, gel hidroalkoholikoak, adin guzietarako berokiak, pardelak, konpresak, haur/helduentzako zapatak eta gurpildun aulkiak, Irunen entrega daitezke.
Azaroaren 12an, 16an, 19an eta 21ean, zuen esperoan izango dira Belaskoeneako pabilioi edo industrigunean, Edificio Belasko 32an, goizeko 11:00-12:30 eta arratsaldez, 18:00-19:30etara.