Kalitatezko osasun zerbitzuen aldeko mobilizazioak

Antxeta Irratia 2020ko aza. 4a, 00:00

Bihar greba eguna deitu dute Osakidetzako osasun zerbitzuetan. Eta gaur, aldiz, eragile andana bat biltzen dituen Osasungintza Publikoa Defendatzeko plataformak elgarretaratzeak deitu ditu EAEko anbulategi edo lehen arreta zentro guztien aurrean. Gure eskualdean, Hondarribiko Itsas Etxean eta Irungo bietan, Dunboa eta erdiguneko Hermanos Iturrinoren aurrean kontzentrazio deialdiak egin dituzte arratsaldeko 19:00etan. Gaur bezala, heldu den azaroaren 11n ere mobilizatuko dira.

Ivan Clemente, plataforma hontako kideak esplikatu digunez, osasungintzako profesionalak akituak dira, eta pandemiaren bigarren olatuari aurregiteko agintariek ez dituzte aski baliabide eskaini. Mobilizazioak beraz, gaur atsaldeko 19:00retan eskualdeko anbulategien parean.