Udal prebentzio komunitario ikastetxeekin lanean ari da Hondarribian

Antxeta Irratia 2020ko aza. 2a, 00:00

Pandemia martxoan hasi zenean, udal zerbitzu gehienak bertan behera utzi behar izan zituzten. Baina sozial arloko zenbaitzuk duten garrantzia kontuan harturik, online bada ere, martxan jarraitu zuten. Ahaleginetan ibili ziren horietako bat dugu Hondarribiko Udal Prebentzio Komunitarioko Zerbitzua.

Haur, gazte eta familien osasun integrala helburu duten heinean, osasun emozionalari ere garrantzia handia ematen diote. Eta ikasturte honetan, ikastetxeekin batera lankidetzan ari dira hainbat proiektu aurrera ateratzeko. Pandemia oztopo da beti, baina azaroan martxan jarriko dituzten programa zenbaitzuei buruz interesatu da Koldo Nausia lankidea

Erlazionatuak