Ostalaritza saila oso kezkatua neurri berriekin

Antxeta Irratia 2020ko urr. 26a, 00:00

Gipuzkoako 20 udalerri COVID semaforo gorria markatua dute, 14 egunetan 100.000 biztanleko 500ndik gorako intzidentzia-tasarekin. Aldiz, lehen olatuan bezala, Behe Bidasoa eskualdean arinago jotzen ari bada ere, azkar egin du gora azken egunetan positiboen kopuruak. Eta euskal gobernuak agindu dituen ostatuen ordutegi berriak ez dituzte bertan bete beharrik oraindik. Baina ostalariak kezkatuak daude, eta beti ikusmiran seinalatuak egonagatik haserre.

Hauxe esan digu Hondarribiko Etxebe tabernako jabeak.