Udalak sortu dituen bertako kontsumo bonoak "eskasak" dira Irungo EAJren aburuz

Antxeta Irratia 2020ko urr. 26a, 00:00

Pandemiaren ondorioz aurrez-aurreko harremanak behar dituzten sektore ekonomikoak izan dira kaltetuenak. Haien artean ostalaritza eta komertzioa. Eta Irun hiriaren ekonomia horretan oinarrituta dagoenez, herriko etxeak laguntza egitasmo bat abian jarri du. Baina eraginkorra izan ote den ala ez, eztabaida ekarri du.

Kontsumoaren pizgarri bilakatu nahian, Irun Aurrera erosketa bonolaguntzak abian jarri zituzten udan. 150.000 euro bideratu zituen herriko etxeak lehen kanpaina hortan. Horri esker, irundar bakoitzak bertako komertzioetan 30 eurotik gorako erosketak egiterakoan, 10 euro herriko etxeak bere gain hartzeko aukera emanez. Tokiko kontsumoa sustatu, eta harri batez bi txori, herritarren patrika lagundu eta komertzianteak sustengatzea zuten helburu.

Baina EAJ alderdiaren ustetan, kanpaina eskas geratu da, diru partidagatik baino, eramana izan den moduagatik.

Iosu Iguiñiz, EAJko zinegotziarekin mintzatu da Koldo Nausia lankidea

ELKARRIZKETA

Irungo_Komertzioa_gainbeheran_IRUN_AURRERA_eskax_Iosu_Iguiñiz_EAJ