Hondarribiko Udal Liburutegia San Pedro kalera eramango dute larunbatean

Antxeta Irratia 2020ko urr. 22a, 00:00

Urriaren 24ean Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen dela probestuko dute, pandemiaren oztopo guzien gaindi, liburutegiak bizirik eta martxan daudela aldarrikatzeko. Segurtasun neurri guztiak hartuta, ohiko zerbitzua eskaintzen ari da Zuloaga Etxeak. Baina eLiburutegi zerbitzuko liburu digitalen maileguak %25 emendatu badira ere, liburutegiek suposatzen zuten topagunea, ez da hala pandemiaren ondorioz.

Ikuspegi baikorretik liburutegiaren zerbitzua berasmatu beharretan dira jendea erakartzeko. Eta horretan, aste osora begira atondutako txoko berezi bati esker, literaturaren eskutik hondarribitarrak bidaiatzera gonbidatu dituzte.

Horrez gain, haur eta gazteentzako ipuin kontalariak ere antolatu dituzte, ostiralean, Joxemari Carrere-rekin 16 urtez gorakoentzat. Eta larunbatean, aldiz, Liburutegia San Pedro kalera eramango dute, herriko baserritarren azokan, barazki tartean liburu proposamenak egiteko.