Asier Suberbiola lasartearrak irabazi du estreinako Iñigo Muguruza beka

Antxeta Irratia 2020ko urr. 20a, 00:00

8.000 euroko laguntza jasoko du irundarraren abestiak abiapuntu duen ikerketa lan baten egiteko. Iñigo Muguruzak euskal musikari egindako ekarpen itzela balioan ezarri nahi du bekak, eta belaunaldi berirei haren legatua gerturatzeko ikerketak sustatu nahi ditu.

Asier Suberbiola bekaduna Pedagogian lizentziatua da, eta Bartzelonan Bibolin Irakasle Nagusiaz gain, Europa, Asia eta Ameriketan zehar zenbait bira egin ditu. Musika modernoan, jazzean eta inprobisazioan aditua baita. Baina Iñigo Muguruza beka ikusi zuenean, musika herrikoiaren muga guztiak gainditu zituela jakinik, argi euki zuen burutu nahi zuen ikerketaren helburua.

Euskal musikaren erreferente, eta berarentzat ere, Iñigo Muguruzaren lana ikertu eta Irungo Musika Kontserbatorioak erabili ahalko duten material pedagogikoa ere sortuko du.

Helburu bikoitza lortzeko 8.000 euroko laguntza jasoko du Irungo Udalaren eskutik, eta zortzi hilabeteko epean egin beharko du ikerketa lana.