Agintaldi Plana ezkutatzea leporatu dio Abotsanitzek alkateari

Antxeta Irratia 2020ko urr. 20a, 00:00

Hamasei hilabete iragan dira udal hauteskundeen emaitzei esker, Txomin Sagarzazu alkatetza postuan eta EAJ udal gobernuan berretsiak izan zirela. Eta joan den martxoan, legez publiko egin beharra duten Agintaldi Plana plazaratuko zutela iragarri bazuen ere, oraindik ere ez dituzte lau urte hauetarako konpromisoak eta helburuak gizarteratu.

Bestalde, Abotsanitzek martxan duen Auzoka dinamikaren hurrengo hitzordua, ostegun honetan izango da, urriaren 22ª 19:00retan. Oraingo honetan Portuko bizilagunekin bilduko dira, eta ez dute udal egoitza batean egingo, Jauregui hotelaren konferentzia aretoan baizik.

Aurreko bi hitzorduetan, Puntalekoa eskola zaharrean eta Alde Zaharrekoa Kultur Etxean, osasun neurriak zaindu zituzten. Baina oraingo honetan, indarrean sartzear diren protokolo agindu berriak aintzat hartu beharko dituzte. Aforoaren erdia soilik erabili ahalko dutelarik.  


Igor Enparan Abotsanitzeko kidearekin hitz egin dugu