Herriko etxeak etxebizitza politika bere esku hartuko du beraz, eta du, Odile de Coral auzapez ohiak martxan utzitako zenbait negoziaketa bertan behera uztea erabaki du. Legaltasunetik urrun daudelako.
Oroitarazi behar da, aipatu legearen ondorioz, Urruñako Herriko Etxeak 171.000 euroko isuna ordaindu beharko duela 2021etik goiti etxebizitza sozialen kopuru eskaxiagatik. %25ekoa behar du, eta %11n baiziki ez baitu. Aldiz, isuna konpentsatuko dute, herriak bozkatu zuen bigarren etxebizitzen zerga emendatzeari esker, 170 000€ bilduko baititu urtean.