Zubi Guztien Gainetik! Mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean 200 emakume bildu ziren larunbata eguerditan Irun eta Hendaia lotzen dituen Avenia Zub

Antxeta Irratia 2020ko urr. 19a, 00:00

EHko Emakumeen Munduko Martxak martxoaren 6a bitartean antolatuko dituen ekintzak aurkeztu zituen, Mendebaldeak Hegoaldeko lurralde eta pertsonei eragiten dien bortizkeria agerian utzi nahian.

Bizitzeko erresistitu, eraldatzeko martxan! nazioarteko lemapean, bost urtean behin munduko 193 herrialdeetako kolektibo feministek abian jartzen duten dinamikarekin bategin dute Euskal Herrian ere, 2000. urteaz geroztik egin duten bezala. Oraingo hontan, aldiz, kapitalaren oldarraldi autoritarioaren aurrean, sistema kapitalista, arrazista eta hetereopatriarlakak emakumeengan eragiten duen prekarietatea agerian utzi nahi dute, biziraun baino, bizitzeko feminismotik erresistitzeko deia luzatuz.

Irun eta Hendaia hamarkada luzeetan banatu, eta oraindik ere askorentzat zubi-harresi den Avenida Zubia zapi morez jantzi zuten larunbatean. Nazio-estatuek inposatuta, Euskal Herria zatitzen dutelako. Eta Europa Gotorleku bilakatuta, migrazio politika arrazista eta kolonialen lekuko delako.