Iazko irailaren bukaeratik aurtengora 1.175 lagun gehiago baitaude Irun-Hondarribian lan bila. 3.874 langabe ziren orduan, eta iraileko azken datuaren arabera, 5.049ra igo da Lanbiden izena emanda dutenen kopurua urtebetean. Horietatik %56a emakumea da, eta
Behe Bidasoa da Gipuzkoako langabezi-tasarik handiena duen eskualdea une hontan, %13,6arekin. Bereziki kezkagarria da gainera, Irungo egoera, non 1.040 lagunek galdu dute euren ogibidea urte bateko epean, eta 4.322 langaberekin tasa hori %14,9ra pasatu den. Hondarribian, %9an aurkitzen da, 727 langabeturekin, 135 gehiago.
COVID-19aren krisiak eraginik izan du horretan. Emendiorik handiena udaberrian eman baitzen. Are gehiago, abuztutik irailera 22 pertsonatan murriztu zen langabezia.
Halere, une hontan, langabezian daudenetatik gehienak 45 urtetik gorakoak dira, 2.413 orotara. 25 eta 45 urte arteko beste 2.103 langabetu dira, eta 25etik beherakoen artean, langabezian edo lan mundura sekulan murgildu ez direnak 533 dira.