Lasterketak zeharkatko dituen hiriko kaleetan selfie bat egin eta sare sozialetan argitaratuko dituzten guztien artean banatuko dituzte.
Urriaren 17a baino lehen, Irun Esta de Vuelta kartel batekin selfiea egin, eta Twitter edo Instagram sare sozialetan, #IrunBueltanDa etiketarekin eta @Irun_informa aipatuz argitaratu behar da zozketan parte hartzeko.
Oroitaraziko dizuegu, bestalde, gaur zortzi, urriaren 20ean, astearekin lasterketa dela eta 12:05etik 13:30ak arte hirierdi osoa eta barianteko zirkulazioa eten egingo dutela. Eta igandetik hasi eta asteartean lasterketa pasa arte, hiriko hainbat gunetan aparkalekuak ezabatuko dituzte. Santiago eta Dunboako kanala izango dira hunkituenak, aparkaleku lerro osoak kenduko baitizute. Udalak jakinarazi duenez, TAO egoiliarren txartela duten bizilagunek Stadium Gal aldameneko Patricio Arabolaza kalean, Kostorbealde eta Real Union kaleetan aparkatzeko guneak egokituko dituzte.
Borja Olazabal, Kiroletako zinegotziarekin hitzegin dugu gaur