Irungo Udalak 4.000 otordu segurtatzeko laguntza zuzena bideratuko du Lesboseko Moria errefuxatu akanpalekura

Antxeta Irratia 2020ko urr. 7a, 00:00

Irungo Udalak bere partetik, Kooperazio eta Garapenerako arlotik Zaporeak erakundearen bitartez, Greziako Lesboseko Moria errefuxatu akanpalekuan egunero 4.000 otordu segurtatzeko laguntza zuzena bideratuko du.

Irailaren 9an akanpaleku hartan emandako sutearen ondorioz, premia are larriagoan aurkitzen dira. Eta Zaporeak erakundeak han segurtatzen duen sukalde eta jantegia 14.000 errefuxatuei laguntzeko lanean dihardu. Duela bi asteburu, Euskal Herri mailako elikagaien bilketa kanpaina antolatu duen Zaporeak-ek. Eta orain, egunean 4.000 otordu gehiago banatzeko erronka du erakundeak. Bereziki, gurasorik gabeko 400 haur daudela kontuan hartuta.

Irungo Udalak 10.000 euroko laguntza zuzena eman dio erakunde honi laguntza humanitario gisa.

Jexux Aizpuru, Zaporeak-eko bolondresak esan digunez, Lesbosen hasi zirenetik hona etengabe handitu dira beharrak.

Gauzak honela, eta joan den iraileko sutearen ondorioz, eta pandemia bete-betean, egoera latza bizi dute akanpalekuan.