Txingudiko Mankomunitateak 2021ean ur-hornidura eta hondakinen bilketari buruzko tasak izoztea erabaki du

Antxeta Irratia 2020ko urr. 6a, 00:00

Mankomunitateak %2 emendatuko du bere gastua hondakinen kudeaketan. 20.337 tona hondakin kudeatzetik, 20.500 tonara pasako dela aurrikusi baitute 2021ean. Baina halere, hondakin ekoizle handiei ez ezik, Irun eta Hondarribiko gainerako 40.000 bezero ingururi bere horretan mantenduko zaie zaborren tasa. Eta kontainer marroian, organikoaren bilketa selektiboan izena eman eta minimoak betetzen dituztenei ere, hobaria mantenduko zaie.

Beraz, organikoa bereizten ez duten familiek urtean 197,38 euro ordaindu beharko dute 2021ean. Eta organikoan izena emanak dauden 19.250 familiek, aldiz, 134,12 euro. 63 euroko aurrezkia beraz. Bost euro inguru hilabetean.

Bestalde, ur-hornidura zerbitzuaren tasa ere bere horretan mantenduko dute. Baina ohartarazi dute, pandemiaren ondorioz, urte berezia suertatzen ari dela ur-kontsumoen eboluzioan. Etxeko ur kontsumoak %8,6 emendatu baitira kontsumitu baita alerta sanitario indarrean jarri zenetik. Eta etxekoak ez direnak, aldiz, lantegi, taberna, establezimendu, eskola, kiroldegi etabarretan %23 apaldu da.