Kultura ez eteteko ahaleginetan, Irun

Antxeta Irratia 2020ko urr. 6a, 00:00

Udaberriko itxialdian ere, artea eta sorkuntza bultzatu nahian, gaur aurkeztu dituzten hiru ekintza kulturalen emaitzak abian jarri zituzten. Kultura Departamenduak bultzatuta, Jorge Madejonek komikiak sortzeko ikastaro bat eskaini zuen itxialdi garaian, eta Kultura Gure Etxean kimiki book formatuko bilduma bat plazaratu dute. Izan ere, ikastaroa zena, komiki istorioen iturri bilakatu zen, eta horri esker ere, komikiak sortzeko euskarazko lehendabiziko material edo tutorial pedagogikoa sortu dute, irun.eus Udalaren webgunean eskura dagoena.

Bestalde, Xabier Arribas margolariak Irungo hainbat margolari amateurri konfinamendu garaiko margolanak egitera gonbidatu zituen. Eta dagoeneko online egindako erakusketa, orain CBA Kulturgunean ikusgai jarri dute "Artea Gure Etxean" izenburupean.

Hirugarrenik, eta hontaz interesatuko gara, "Udaberriko lore guztiak" izeneko proiektu kolektiboa dugu. Irungo Udal Marrazki Akademiaren eskutik, udaberrian gozatu ezin izan genituen loreak sortzeko deia luzatu zuten konfinamendu garaian. Eta Rakel Salinas, akademiako irakasleak esan digunez, irundarrek artea eta sortzeko aukera eskertu egin zuten.

Esan bezala, udaberrian gozatu ez genituen loreak, irundarren imaginariotik sortuak, eta hilabeteotan eman ez ditugun besarkadek batu dituen "Udaberriko lore guztiak" mural kolektiboa CBA Kulturgunearen kanpoko sarreran, fatxada edo aurrealdean ezarri dute. Eta momentuz, hor geratuko da.

Rakel Salinasekin hitz egin dugu