Pandemiaren gogorrena pasatu zen, eta bere erresidentzian, adibidez, 73 egoiliarretatik 34 hil ziren hilabete eta erdian. Baina uda pasa, eta koronabirusaren bigarren olatua gurean dugula ere, PCRrik egin gabe itzuli dira lanera zaintzaile askok. Zenbait neurri hartu dira, baina ez denak.
Eta euren lan gatazkari buruz, Gipuzkoako Foru Aldundiari maiatzaren 5ean egindako azken bilera eskaerari erantzunik eman ere.
Egoera horren aurrean, ELA sindikatuak 24 orduko greba eguna deitu du Gipuzkoako erresidentzietan urriaren 6an. Agintariek borondate eskaxa salatzen dute, eta erresidentzia zein etxez-etxeko laguntza zerbitzuetan ere, pribatizazioak dakarrena salatuko dute. Osalaneko ELA sindikatuko erresidentzietako ordezkaria, Xabier Udaberekin mintzatu gara.
Ane Merchan, erresidentzietako langilearekin hitz egin dugu