Zaintza duina aldarrikatu du adinekoen nazioarteko egunean Irungo EHBilduk

Antxeta Irratia 2020ko urr. 1a, 00:00

Pandemian kolektiborik hunkituena izan den urtean, Udalak ez ditu adineko irundarrak gogoan hartzeko adierazpen insitituzionalik adostu

Adinekoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, adierazpenaren testua udal talde politiko guztiek adostu behar dute. Aldiz, gainerakoen "hitz hutsalen" aurrean, EH Bilduk adinekoen eskubideak, pentsioak, erresidentzietako lan-gatazka, zaintza duina eta zerbitzu publikoak erdigunean jarri nahi izan ditu. "Testua adinekoengan egiten ari diren politikak eta pandemiak ageriagoan utzi dituen gabeziak ezbaian jartzeko erabili" nahi izan dutela adierazi du Oihana Briones (EH Bildu) zinegotziak. Baina gainerako udal taldeek ez dituzte zaharren problematikak agerian utzi nahi izan, eta koalizio abertzalearen aldarrikapenak ezer ezean geratu dira.