Izan bidea ekimena 2021.urteko maiatzaren 8ra gibelatu dute

Antxeta Irratia 2020ko ira. 30a, 00:00

Eguraldiaren iragarpen txarra dela eta, bertan behera utzi behar izan du Sarek larunbateko ekimena eta 2021.urteko maiatzaren 8ko data gordetzeko eskatu du antolakuntzak.

Larunbat honetan, mendietara igo ezin garen arren, herrietan elkartzeko deia luzatu dute, 12.00-13.00ak inguruan, mendietara igotzeko asmoz zirenez elkartasun argazkiak atera ditzaten eta sare sozialetan konpartitu.