Adinekoen Nazioarteko Eguna gogoan hartu nahi izan du Udalak

Antxeta Irratia 2020ko ira. 30a, 00:00

Bihar da eguna eta azken urteetan auzoz-auzo martxan jarri dituzten adineko zentroi sozialetan, ohiko jarduera apaldu behar izan dutela kontuan hartuta, egun horretarako ez da ohiko jarduera programarik egingo.

Halere, ostiralean umorezko filme baten proiekzioa izango da adineko pertsonentzat Amaia Kultur Zentroan. Eta atzo Behobiako adinekoen zentrokoek hasita, egunero Irugurutzetako labe eta meategira bisita gidatua proposatuko dute adineko zentro bakoitzari. Bisitak gehienez 10 lagunentzat izanik.

Rakel Calvo, adineko zentroetako dinamizatzaileak espilkatu digunez, pandemiaren itxialdi garaian erabiltzaileekin harremana mantendu dute, eta orain ahal den neurrian jarduerak antolatzen dituzte, ezin delako onartu pandemiaren izenean, gure aiton-amonak etxean zokoratuak egotea, zentro hauek haien auzoko sozializazio gune bilakatu baitira.

Irungo Udalak, bestalde, hirian bolondreski etengabeko jardunean ari diren Nagusilan, Gure Altxor edo Makila bezalako adinekoen elkarteak goraipatu ditu. Hartu beharreko prebentzio neurriekin, baina itxialdi garaian eta orain ere adineko pertsonak saretzeko egindako lana handia baita.