Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak esan duenez, gaurko saioan mugikortasunaren ordenantzaren zirriborroa izango dute hizpide. Hori baita uztailan adostu zutena. Eta ekarpenak aurkezteko aukera izango dute gaur Balazta bezalako bizikletaren aldeko elkarteek. Baina herritar orok du iradokizunak eta proposamenak igortzeko aukera emailez, mugikortasuna@hondarribia.eus helbide elektronikora idatziz.
Mugikortasun Mahaia osatu zenetik 15 bilera egin dira herriko eragile, herritar eta talde politikoekin. Eta zentzu hontan, Igor Enparan, Abotsanitzeko bozeramaleak argi du azken urteetan herrian martxan jarritako ariketa partehartzaile bakarrenetarikoa dela honakoa. Baina hitzetatik ekintzetara eramateko garaian, Udal Gobernua eskax dabilela uste du.
Joan den astean ospatutako Mugikortasun Jasangarriaren Astea zela eta, oposizioko alderdi sozialistak ere gogor salatu zuen Hondarribiko minibusaren proiektua zehaztu, autobusa eskuratu, martxan jarri eta herrian zehar markesinak jartzeko 400.000 euroko diru partida onartua zuela Udalak 2018az geroztik, baina proiektua geldirik dagoela. Udal Gobernuak herritarren artean ineksta bat eginez, autobus horren herri barneko ibilbidea ere zehaztera iritsi zen. Baina momentuz, ez dute urrats gehiagorik eman.
Abotsanitzek ere argi du, minibusaren kasuan, egiazko asmoak baino, propagandan aritu dela Udal Goberu jeltzalea.