Nabarmen emendatu da Irungo Gizarte Zerbitzuetara laguntza eske hurbildutako herritarren kopurua

Antxeta Irratia 2020ko ira. 30a, 00:00

Eguneroko otorduak jasotzen dituzten familiak bikoiztu egin dira, adibide gisa. Elgarrekin Podemos-Ezker Batua udal taldeak gizarte zerbitzuen indartu beharra aldarrikatu du azken aldi honetan. Eta 2020an onartutako diru partida bati esker, Udal Zerbitzu Sozialen kanpo-azterlan bat egin ahal izan du Udalak, gabeziak eta indarrak aztertzeko.

Asko du hobetzeko Irungo Udalak, are gehiago krisi sanitarioak eragindako premia ekonomiko larriak emendatuko direla jakinik. Agerikoak dira azterlan txosten horren arabera, migratzaileei harrera, indarkeria matxistaren biktimak laguntzeko eta Ertzaintzarekin koordinatzeko baliabideak, edota Ospitale Zaharrean diren Gizarte Zerbitzuetako Lehen Arretako bulegoetan, gizarte langileen egoera, gainezkatuak dabiltzala, eta etengabeko errotazioan den lantaldea osatzen dutelako.

Halere, Elgarrekin Podemos-Ezker Batua udal taldeak aldarrikatzen zuen 24 orduz zerbitzu emango zuen Larrialdi Sozialen Gizarte Zerbitzurik ez dela beharrezkoa ondorioztatu du azterlan honek. 200.000 biztanletik gorako hirietan baizik ez delako behar, eta Irunen, horretarako Gipuzkoako Foru Aldundia dagoelako.

Miren Etxebeste, Elgarrekin Podemoseko idazkari nagusia eta hautetsia.