Esan bezala, gaur arratsaldean eta bihar goizean zehar egingo dituzte PCR probak, irailaren 19tik 26ra bitartean Amuteko Casa Manolo jatetxetik pasa diren bezero guztiei.
Aldez aurretik, lehen arreta zerbitzura deitu behar da hitzordua eskatzeko. Hondarribiarrek 943 00 76 40, eta irundarrek Hermanos Iturrinoko anbulategira 943 00 67 00 edota Dunboara 943 00 67 89.
Udalak ohartarazi du, Itsas Etxean egingo direla, eta bertaratuko direnei lekua gordeko zaiela Bentako aparkalekuan, eta sarrera eta irteera eraikinaren albo batean egongo direla, Portuko elizaren aldean. Eta ez Matxin de Arzu kaletik ohikoa den bezala.
Dena dela, ez dezagun mediatikoa izanagatik, agerraldi honek pandemiaren dinamika baikorra eta perpektiba galdu. Izan ere, Hondarribian azken hiru egunetan 3 positibo jaso ondotik, atzo egindako probetan 5 diagnostikatu dituzte. Casa Manolon agerraldia baieztatu bada ere, ezin ahaztu daiteke, joan den astean egun bakar batean 8 eta 9 positibo ere eman izan zirela. Beraz, agerraldia mediatikoa izan daiteke, Osakidetzaren irizpideen arabera, leku bati lotutako 3 positibotik gora agerraldi ofizial gisa kontuan hartzen delako. Baina herrian egoerak hobera egin du nabarmen azken aste honetan.
Irunen ere apaldu egin da azken asteetako positibo kopuruen erritmoa. Izan ere, egunean 10 eta 21 positiboen artean izan dira bi aste osotan zehar. Eta atzo 3 positibo eman ondoan, azken 24 orduetan 9 positibo izan dira.
Txomin Sagarzazu alkateak aurreratu duenez, 600 PCR inguru egitea aurreikusten dute.
Txomin Sagarzazu alkateak aurreratu duenez, 600 PCR inguru egitea aurreikusten dute.