Auzoka herri dinamikaz Abotsanitzekin

Antxeta Irratia 2020ko ira. 29a, 00:00

Krisi sanitarioak ekarri duen krisi ekonomikoari aurregiteko, udal talde politiko guziek adostutako ITXEKI HONDARRIBIA programa "laguntza erreala baino, propaganda" izan dela salatu du Abotsanitz-ek.

Orotara, 2 milioi euro inguru hitz eman zituzten herriko enpresa ehuna eta familiak laguntzeko joan den udaberrian, baina berez, Udalak %20a baino ez du banatu orain arte, besteak beste, prozedura korapilatsua delako. Hala, eta udazken-negua latza izango dela aurreikusi daitekeenez, "orduko akatsik gabe" berriz ere martxan jartzea eskatu du Abotsanitzek.

Enpresentzako laguntza eskaera epea ekainean amaitu zen. Eta 800.000 euro banatu gabe geratu diren bitartean, Udalak eskaeren herena oraindik tramitatu gabe dituela nabarmendu du Igor Enparanek.

Hontaz, astearte hontan abiatzen duten AUZOKA herri dinamikari buruz ere mintzatu gara Antxtea Irratian Igor Enparanekin