Azken urteetan, etengabe murriztu dituzte Hendaiako zerbitzu publikoak, Ogasun eta Zerga Bulegoa itxi egin zuten lehenik, hainbat gizarte zerbitzuetako permanentzia murriztu gero, eta Pausuko zein Hondartzako posta bulegoak ere desagertu dira.
Baina hain justu, Hondartzako bulego horretan oinarrizko zerbitzu berriak martxan jarri dituzte azken aldian. Donibane Lohitzuneko Maladie bulego hetsi hondotik, Hendaian astean hiru egunko permanentzia bulegoa zabaldu zuten udan Hondartzako eraikin horretan. Eta atzo, leku berean CAFeko permanentzia bulegoaren irekiera egin zuten.
Heldu den astetik goiti, beraz, CAFeko kontseilari batekin hitzordua hartzeko aukera izango duzute, astearte eta ostegunetan, goizez 8:30-12:30 edota atsaldez, 13:30-16:30 artean. Aitzinetik, hitzordua hartu behar da telefonoz.
Richard Irazusta, Hendaiako hautetsiarekin mintzatu da Aitor Errazkin lankidea