AUZOZ AUZO herri dinamika aurkeztu du Abotsanitzek

Antxeta Irratia 2020ko ira. 23a, 00:00

Abuztuan hasi ziren, herriko auzo guztietan 1.200 kartel ezarriz, herritarrei euren iradokizunak eta kezkak bertan adierazi eta emailez haiei helaraztera animatuz. Ekimena gizarteraturik, auzo-auzoko bilkurak antolatuko dituzte.

Lehendabiziko bilera, beraz, Puntalean izango da irailaren 29an. Gainerako zazpi bilkurak ere azaroa bitartean egin nahi dituzte. Baina Udalak traba egin diela salatu du Abotsanitzek, auzotarrekin bilerak egiteko udal instalazioak erabiltzeko baimen eskaerari ez baitiete erantzun nahi izan ere. Txupi

Hendaian herritar kafea eta hiruhilekoan behin antolatzen dituzten auzoi bilkurak badira, eta Irunen auzo elkarteak Oiasso 2000 federazioan egituratuta daudenez, Udalarekin harreman zuzena dute eskaerak egiteko. Jose Antonio Santano alkatea bera, urtero Alkatea Auzoetan bilera erronda antolatzen du. Hondarribian, aldiz, auzo elkarte gutxi batzuk baizik ez daude, eta Udalak ez du urte luzeetan herritar eta Udalaren arteko transmisioa bermatzeko egitura ala dinamikarik osatu.

Hala beraz, Abotsanitzek Udalak egin beharko lukeen lanaren hutsunea betetzeko beharra ikusten du, herritarrengana hurbilduz.

Bestalde, abuztuan banatutako karteletan, eta email bidez auzo guzietatik ekarpenak jaso dituzte. Baina proposamen partikularrak dira. Eta Abotsanitzek ere auzoz-auzo hainbat arazo identifikatuak dituen arren, Enparanek dio, bileren helburua ez dela proposamenak egitea, entzutea baizik.