Sexu-esplotazioaren aurkako egunean mobilizazioak

Antxeta Irratia 2020ko ira. 23a, 00:00

Irailaren 23a pertsonen salerosketaren eta sexu-esplotazioaren aurkako nazioarteko eguna da, eta Bidasoko Emakumeen elkarteek aurtengo egoera are zaurgarriagoa dela salatu nahi du, “emakume eta neskentzat” pandemia dela eta.

Gizarteak arazo honen aurrean ageri duen pasibotasuna eta tolerantzia gaitzetsiko dute gaur, “Duintasuna ez dago salgai. Sexu-esplotazioari ez ” lelopean. Siglarik gabe sinatutako kartela izango dela nabarmendu dute.

Gaur Zabaltza plazan bi aldiz elkartzeko deia egin dute, lehenik goizeko 11:00tan eguerdiko 13:00ak arte eta bigarrenik arratsaldean 17:00tatik 20:00ak arte.

Irene Kastezubi, Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkartea