Hala jairik gabeko San Martzialen ondotik, uztaila eta abuztuan kultur hitzordu andana programatu eta gero, udazkenean sartuta, iazkoaren tamainako agenda programatuko du Udalak, ikusle kopuru apalagoentzat bada ere. Junkal Eizagirre, Kultura zinegotziarekin mintzatu gara gaur, udazken-neguko agendaren aurkezpenean.
Eta joan den asteburuan Gira Bira edo Ribera bezalako ekimenekin, uda agenda mamitsuarekin bururatu nahi izan duten bezala, asteburu honetan egunero hitzordu musikal bat izanen da. Irun Zuzenenean Ficoban, Musika Bandaren kontzertua Amaian, edota Avenida Zubian antolatu duten DantzPoint musika elektroniko ekintza berezia.
Jokin Telleria da, historia, arkitektura eta musika elektronikoa uztartzen dituen ekimen honen eramailea
Entzungai dituzue bi solasaldiak