Egoera honen aurrean, eta Euskal Autonomi Erkidegoan 38.950 gaixo eta 116.850 senide-zaintzari daudela jakinik, sekulan baino gehiago, pertsona hauen zaintza eta osasuna bermatzeko neurriak aldarrikatzen dituzte elkartetik.
Irun eta Hondarribiko udalek berretsi egin dute AFAGI laguntzeko konpromisoa, izan urteroko dirulaguntzetan, izan Irungo IRASO zentro sozialean eskaintzen zaien bulegoarekin. Bestalde, sinbolikoki, gaur Irungo udaletxeko aurrealdea eta Hondarribiko harresiak ere, berdez argiztatuko dituzte.
Halere, Alzhemierra zer den, estigmak eta beldurrak alboratu, eta zaindarien figura zertan den jakiteko, Koldo Nausia lankideak AFAGIko gure eskualdeko bi kiderekin hitzegiteko tartea hartu du.