Euskal Elkargoak, Hendaiako intzura zonalde industriala biziberritzeko plana abian jarri du.

Antxeta Irratia 2020ko irailaren 21a

Hendaiako industriagune nagusiak 104 enpresa eta 1.400 langile biltzen ditu. Hala ere eraikiak diren pabelloi industrialen % 3 hutsik dago eta horrek garapen ekonomikoa sustatzeko oztopo handia bilakatu da. Euskal Elkargoak egitasmo hau burura eramateko 3 milloi euro baino gehiago bideratuko ditu.

Birmoldatze plan honen helburu nagusien artean: euri-uren sare azkar bat erakitzea, mugikortasuna hobetzeko bitartekoak ezartea eta langileen egunerokoa hobetzeko neurria hartzea besteak beste. Lanak 9 hilabetez zabalduko dira. Richard Irazusta, Hendaiako hautetsiarekin hitzegin dugu.