Bosgarren ekitaldia izango da heldu den larunbatekoa, aurrekoetan bezala, Bidasoa, muga, arte garaikidea eta antropologia edota soziologia bezalako dispziplinak uztartuz.
Larunbatean, goizeko 9:30etatik atsaldeko 15:00etara ospatuko da Ribera Azoka edo eguna, Oxinbibiribilgo bidegorri inguruetan beraz.
Normaltasuna berreskuratzeko lehen urratsa artistentzat Irunen. Sektoreak bizi duen egoera ikusirik, kultura lehendabizikoa izan baitzen itxialdian gelditzen, eta ez da oraindik berriz martxan jarri.
Bide beretik, Hondarribian, Txikimusika saio berri bat antolatu dute, formula berreskuratuz heldu den larunbaterako. Arratsaldeko 19 :00retan Kasino Zaharreko lorategietan musika eta tailer ezberdinak izango dira familientzat.
Musika, sormena eta berziklapena landuko dute. Izan ere, TRAK MATRAKA musika tailer taldeak emango du kontzertua. Haien berezitasuna da, barazki, fruta eta berziklatutako gauzak baliatuz sortzen dituztela euren musika tresnak.