Bidasoaldeko Lagunak talde ekologistak, gunea jasaten duen egoera salatu du

Antxeta Irratia 2020ko irailaren 9a

Plaiaundiko parke naturalaren egoeraz kexu agertu da taldea. Salatu dutenez, azken hilabeteetan ez dira mantenimendu lanak bermatu. Ondorioz, parkean kalteak ugaritzen joan dira : Eguerrezko hesiak apurtuak, hegaztiak ikuskatzeko plataforma bat ondatua edota informazio panelak zaharkituak …

 Horrez gain, Irungo udalak onartu beharreko « parkearen erabilera publikoa » arautu gabe dagoela gogoratu dute. Honen ondorioz, asteburuetan bereziki zabor pilaketa eta kalteak areagotzen direla salatu dute. Karlos Murua, Bidasoaldeko languka, eguzki taldeko kidearekin hitzegin dugu