Irungo Toki Alai-Siutz hezkuntza zentroko gurasoak kezkaturik agertu dira COVID19rako babes neurriak nekez bete daitezkeelako

Antxeta Irratia 2020ko ira. 9a, 00:00

Ikasleen artean 30 zentimetroko distantziak baizik ezin dira gorde, eta eguraldi txarrarekin, 38 metroko ikasgeletatik atera gabe egon beharko dute gelako 25 haurrek zazpi orduz jolasgaraia barne.

Asteazken hontatik aurrera, Irungo eskola guziak martxan dira berriz ere. Martxoan haurrak etxeratu zituztenetik asko aldatu dira gauzak, eta baliabide eskaxekin, hezkuntza zentroetan eginahaletan aritu dira behar neurri eta protokoloak aplikatzeko. Baina eskola guziek ez dituzte baldintza berberak, eta ikasleen osasunarekin kezkaturik dauden guraso andana bada. Hala beraz, Toki Alai-Siutzeko 450 bat ikasleek nola abiatu duten gaur ikasturtea. 38 metro karratuko ikasgeletan 25 haur eta irakaslea banatu beharretan, 30 zentimetroko distantziak gordeta besterikez. Eta jolas garaietan eguraldi xarra egingo duenean, haurrak zazpi orduz gelatik atera ezinik egongo direlarik.