Eta ikasturte politiko berria ere abiatzen da, udako geldialdiaren ondorioz irailan beti bezala. Baina aurten martxoaz geroztik pandemiari aurregiteko neurrietaz haratago, udalgintza geldirik egon da. Eta pandemiak erakunde publikoetan eragindako abagunea atzean uzten hasiko dira. Bereziki, 2021. urteko udal aurrekontuak negoziatzen hasi aurretik, udal tasa eta inposatuak zehaztu beharko dituztelako, familien beharrak emendatuko diren urte konplikatu bati aurregiteko.
Eszenatoki horren aurrean, ikasturte hontarako proiektu eta ardatz nagusiak nabarmendu nahi izan ditu Irungo Elgarrekin Podemos udal taldeak.
Ekologia, feminismoa eta arlo soziala, haien lerro nagusiei jarraiki, pandemiak eragin dituen behar sozialei erantzutea lehentasunezkoa da haien ustetan. Eta beraz, Udalak bere diru partidak birpentsatu beharko dituela diote. Halere, 2020 urteko udal aurrekontuak onartzeko, Udal Gobernuak Elgarrekin Podemos-i onartutako partidak hor direla, eta bete beharreko hainbat proiektu oroitarazi dizkio alkateari Miren Etxebestek.