Eskola bakoitza eginahaletan aritu da protokoloak ahal bezain ongi betetzeko. Hondarribian, aldiz, oraindik zenbait egun dituzte prestaketa lanetarako.
Hondarribian ez daude jairik aurten, baina eskola-egutegiari dagokionez jaiak egongo balira bezala errespetatu dute. Beraz, jaiak behin pasatakoan itzuliko dira eskolara.
Irunen, aldiz, gaur goizean sartu dira berriz. Eta esan bezala, aldaketetara eogkitu beharko dira haurrak. Beren gelakoekin eta ez besterik, eukiko dute harremana, eta uneoro maskarila jarrita beharko dute.
Zentzu hontan, Irungo Udalak keinu bat egin nahi izan du eskola sartze hontan, maskarilak erosteko zailtasun ekonomikoetan egon daitezkeen familiekin. Eta gainerako guzien osasun segurtasuna bermatzeko ere. Jose Antonio Santano alkateak esplikatu digunez,
Udalak 16.000 maskarila banatu ditu Haur, Lehen eta Bigarren Irungo hezkuntza zentro guzien artean, bi maskarila banatuko zaizkio haur bakoitzari. Eta berrerabilgarriak direnez, 100 aldiz garbitu daitezkeeenak, ikasturte osorako beharrak estaliko luke honek.
Irunen bertan eginak dira, Luhei lantegiak eginak, eta Udalaren logoa dute, txuriak eta beltzak badira. Eta printzipioz, gaur haur bakoitza halako birekin itzuliko da etxera.
Dena dela, gaurko eskola sartzea Irunen, sinbolikoa besterik ez da. Izan ere, bihar, irailaren 8a Hondarribian jai eguna izanik, eta Irunen Junkal ama birjinaren eguna, Txingudi Ikastolan adibidez, jai eguna dute eta klaserik ez beraz.
Hondarribian, aldiz, esan bezala, jai egunak dituzte oraindik haur eta helduek. Eta Udalak AurtenHondarribiaArduratsua kanpaina plazaratru du, ez-jaietan arduratsu jokatzea eskatuz. Udalbatzako talde politiko guziek parte hartu dute, Txomin Sagarzazu barne…. eta herriko beste hainbat eragilek egindako bideoak ere plazaratu dituzte.
Oroitarazi, bestalde, euskal gehiengo sindikalak deituta, irailaren 15ean, greba eguna deitua dela Hego Euskal Herrian, eskola sartze seguru bat aldarrikatzeko.