“Arduragabekeria” eta “lotsagarritzat” jo dute jarrera hau, jakinik, azken astebetean 53 positibo eman direla herrian. Eta udan zehar ere, EROSKI saltokian bezala, joan den astean Etxeberria taberna itxi egin zuten 3 positibo eman ondotik. Baina informazio hauek ahoz-ahokoan baizik ez dira hedatu herrian, EH Bilduren ustetan ofizialki “gardentasun falta” larria izanik. Bezeroek eskubidea dutelako kutsatzeko arriskuan izan ote diren batetik, eta bestetik, EAJko udal gobernuaren ardura delako ere, herriko biztanleen segurtasuna