Mutilen kasuan, denboraldi gora-beheratsu baten ondotik, eta uztailan 3 estropada irabazita ere erregulartasuna ezin lortu eta gero, abuztu borobila osatu dute. Eta bai Kontxako datozen bi asteburuetako lehian, baita EuskoLabel Ligaren azken txanpan ere, bizi-bizirik eta denboraldiko forma punturik onenean heltzen dira.