Oraingoan, behar protokolo guziak kontuan hartuta, baina hirian bakarrik bizi diren 75 urtez gorako pertsonekin harremanetan sartuko dira berriz ere, euren egoera zein den aztertu, eta horren araberako tailerrak eta laguntza eskaintzeko helburuarekin.
Programari buruzko xehetasunak bildu ditu Koldo Nausia lankideak, Aloña Zurutuza, Irungo Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren eskutik. Iazko programan elkarrizketatutako bakarrik bizi diren 75 urtez gorako 240 adineko pertsonetatik %71a, isolamendu arrisku larririk ez zuela ondorioztatu zuten Gizarte Zerbitzuek.%22ak, aldiz, harreman sozial eskaxak zituzten, eta %3ak kalte kognitiboak pairatzen zituen.