Jaizkibel mendian duela 3.000 urte arteko gizakiaren aztarnak topatu izan dituzte. Baina duela 400 urteko pasarte galdu bat berreskuratzen ari dira. Historialariak ere harritu dituen pasartea.
Jaizkibel mendia harri mimarriyaz egina da, kare edo hare-harria. «Harri mimarriya” deitzen diote hondarribiarrek harri mota horri. «Mimatzeko edo lantzeko erraza delako». Eta horregatik beharbada, XVI. mendeaz geroztik, eiherarri edo errotarrien harrobi garrantzitsu bat izan zen. Ez dakienak ez du ikusiko. Baina berak egindako Hondarribiko XVI. mendeko testamentuen liburu baten ondorioz, ezusteko ederra hartu dutela esplikatu digu Denis Alvarez, historialari hondarribiarrak.