Azken urteetan bisitari kopuru marka guziak apurtu eta gero, aurtengoa urte txar batean geratu daiteke. Oso txarra, baina ez katastrofikoa. Gure eskualdean, ekainean %35eko okupazioa baizik ez zuten izan hotel eta nekazal-turismoek. Baina uztailan %73ko okupazio-tasa ukan dute Irun eta Hondarribian, iazkoarekin alderatuta %18 bat gutxiago. Eta abuztuko datu ofizialen faltan, Hondarribira hurbildu gara, Palacete eta Jauregi hoteletara.
COVID19aren ondorioz, okerragoa izan zitekeela uste dute turismo sektoreko profesionalek, eta beraz gaitzerdi. Maddi Etxebeste, Palacete hoteleko jabeak esan digunez, hurbileko bisitariei esker, eta prezioak nabarmen apalduz eutsi diote udako kanpainari. Esan bezala, urte txar bat izan da, eta abuztuko datu ofizialak bildu beharretan oraindik, balorazioa ez da pentsatu bezain txarra.