Irungo EH Bilduk hiriko ostalaritza eta merkataritza sektoreari eusteko neurri zehatzak galdegin dizkio Udal Gobernuari

Antxeta Irratia 2020ko ira. 1a, 00:00

Izan ere, 2011atik 2019ra hiriko establezimenduen %33k ateak itxi ditu. Eta andana batek arriskua du bide berbera hartzeko urte bukaera bitartean, pandemiaren ondorioz.

EH Bilduk egin duen azterketa baten arabera, Irungo ostatuen %25a eta komertzioen herenak, ateak itxi ditzazke hemendik eta abendura bitartean. Jokin Melidarekin mintzatu gara honi buruz.