Sexu erasoa salatzeko elgarretaratzea gaur Irunen

Antxeta Irratia 2020ko ira. 1a, 00:00

21 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, sexu eraso bat leporatuta. Polizi-iturriek jakinarazi dutenez, igandean goizaldeko 2:30etan emakume bat Irungo ertzaint-etxera joan zen sexu-erso baten biktima izan zela salatzeko. Biktimak azaldutakoaren arabera, lagun batekin eta beste bi mutilekin zegoen, mutil hauetako baten etxean, eta etxearen jabearekin bakarka geratu zelarik, honek logelako atea kliksatu, neska blokatu eta ohera bultza ondotik bortxatzen saiatu zen. Neskak ihes egitea lortu zuelarik joan zen eratzain-etxera salaketa aurkeztera.

Biktima Bidasoko ospitalean artatu behar izan zuten gero, eta atzo goizeko 10ak aldean, Ertzaintzak 21 urteko erasotzailea atxilotu, eta epailearen aurrera eramana izan da. Poliziaren arabera, aurrekariak ditu sexu-erasoei buruz. Gertaera lazgarri honen aurrean, sexu-eraso oro gaitzesteko, eta biktima sustengatzeko helburuarekin, M8 Bidasoko Asanblada Feministak elgarretaratzea deitu du atsalde hontan, San Juan plazan, arratsaldeko 19 :00etan. Eta Irungo Udalak ere komunikatu ofiziala plazaratu zuen atzo arratsaldez, gertaera salatuz, eta atsaldeko 19:00 hontan San Juan plazan egingo den elgarretaratzearekin bat eginez. Irene Kastezubi, M8 Bidasoko Asanblada Feministako kidea