Bozken %55,10arekin atera da garaile sozialista, ahantzi gabe Hendaia Biltzen talde abertzalearekin batera zerrenda bateratua aurkeztu duela eta baita komunista taldeko bi kiderekin ere: Oposizioan izanen ditu beraz Pascal Destruhaut eta haren zerrendakideak. Azken honek bozen %44,90 lortu duelarik. %47,04a izan da parte hartzea eta abestenzioa aldiz %52,96