Atzo bertan bi emakume iritsi ziren, eta gaurtik aurrera beraz, trenez ez ezik, ALSAko autobusetan ere eskualdera heltzen hasiko dira migranteak. Oroitarazi behar da, konfinamendu garaian Gurutze Gorriaren ohiko zerbitzuez gain, Irungo Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik behar haina diruztatu dute EMAUS erakundeak Zubia eta Martindozeneako zentroetan ere migranteak aterpetzeko. Baina normaltasun berrira itzuli garela, Arretxe-Gainako zentroa bilakatu da berriz ere, harrera gune bakarra.