2.itzulia bero dator Hendaian

Antxeta Irratia 2020ko eka. 22a, 00:00

Herriko bozen bigarren itzulirako aitzin ikusiriko aukera nagusia gailendu da Hendaian. Kotte Ecenarro eta Pascal Destruhaut lehiatuko dira. Baina lehen itzulian nagusitu ondotik, Kotte Ecenarrok zerrenda abertzalearen eta komunisten sustengua erdietsi du ekainaren 28rako

Lehen itzulian, Hendaiako 5.254 bozkazale etxean geratu ziren. Eta Kotte Ecenarro eta Pascal Detruhaut-en artean 350 bozkako aldea besterik ez zen eman. Zalantza guziak ekainaren 28 hontan argituko dira