Artia auzoko ezkiak ez dituzte moztuko

Antxeta Irratia 2020ko ekainaren 17a

Irungo udaletxeak jakinerazi duenenez, zuhaitzen egoera aztertzeko « bigarren txosten tekniko » bat eskatu zuten eta bildutako informazioaren arabera, ezkiak kontserbatzeko eta arriskua murrizteko beharrezko neurriak hartuko dituzte baina zuhaitzak ez dituzte botako.

Artiako lagunak pozik azaldu dira erabakiarekin. Alazne Izulan, Aritako Lagunak taldeko kidearekin hitzegin dugu.